2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

BARRIA

Urtarrilaren 27an klasearekin Barrira joan ginen. Aste bat, esaterako bost egun izan ziren. Elirekin eta beste irakasle batekin egon ginen. Han 3 irakasle zeunden: Gavin, Josh eta Jess.

Lehenengo egunean, Barriako arauak azaldu zizkiguten. Adibidez: Jateko, jolasteko, lo egiteko...etab. Gero jolas batzuetara jolastu eta ondoren, bazkaltzera joan ginen. Gauean "Just Dance"  jokura jolastu genuen. Ia egunero berdinak ziren. Egunero jolasak, denbora librea eta jateko ordua zegoen.

Egun batean, mendira joan ginen, dena elurtuta zegoen! Horrez gain beste ekintzak egiten ziren ere, filmak, egunkariak...

Aste horietan, Ingelesez egin behar genuen ingelesa praktikatzeko. Beste arrazoi batzuk zeuden, irakasleak natiboak ziren, orduan ez genuen beste aukerarik, edo behartzen zigutelako hitz egin behar genuen hizkuntza horretan.

Birziklapenari buruz ikastea helburu printzipala zen. Jolas denak horri buruz ziren. Adibidez, egun batean letxuga bat landatu izan genuen, baina Barriatik etortzean, hiru egun pasatzean lehortu zen, zakarrontzira bota behar izan nuen.

Bost egun horiek oso azkar bukatu ziren. Klase osoak bueltan joan nahi zuen, nik bezala!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina