Nire
ustez animaliak zirkuan egotea gaizki dago. Izaki bizidunak dira gu
bezala, bizitzeko eskubideak dituzte. Animaliak jotzea irakasteko
jakina da gaizki dagoela, gainera, zauriak egiten dizkiote. Horrela
beste animaliak bezala ez dira
ondo bizi.
Beti kaioletan daude leku batetik bestera. Dena diruaren errua da.
Zirkuko jabeen helburua bakarrik dirua lortzea da.
Animaliak
bakarrik sufritzen dute, sentimenduak dituzte pertsonak bezala. Dena
gizakiaren errua da, uste dugu animaliak objektuak direla baina
gezurra da.
Tratu
txarrak ematen dute, esaterako, txikiak direnean bahitzen dituzte,
gero saltzen dituzte zirkuetara, azkenean
entrenamendu krudelak egiten dituzte, adibidez, elefantea jaramonik
ez ba du egiten, orduan belaunetan jotzen
diete.
Beste
animaliak bezala ez dira,
hau da, aire zabalean besteak bezala ez dira
bizi,
baizik eta kaioletan, bidegakeria
da. Hasi behar gara zerbait egiten edo umeek
ikasiko dute animaliak objektuak direla edo bakarrik entretenitzeko
balio dutela, denok dakigu ez dela horrela.
Agian
animalien ikuskizunik gabe ikusle gutxiago joango dira, egia esanez
oso entretenigarria da, baina ez gara konturatzen animaliak izaten
jarraitzen
dutela,
bakarrik entretenitzeko ezin dugu txarto tratatu, horregatik,
entretenitu behar gara beste gauzekin.
Laburtuz,
animaliak dira ,ezin dira horrela tratatu, dena dirua lortzeko da,
horrela ezin gara bizi, beraz hitz gutxitan esanda, hau gelditu
behar da. Semeek
ezin dute hau ikasi.

