2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Argudiozko testua

ANIMALIAK ZIRKUAN

                                      

Nire ustez animaliak zirkuan egotea gaizki dago. Izaki bizidunak dira gu bezala, bizitzeko eskubideak dituzte. Animaliak jotzea irakasteko jakina da gaizki dagoela, gainera, zauriak egiten dizkiote. Horrela beste animaliak bezala ez dira ondo bizi. Beti kaioletan daude leku batetik bestera. Dena diruaren errua da. Zirkuko jabeen helburua bakarrik dirua lortzea da.

Animaliak bakarrik sufritzen dute, sentimenduak dituzte pertsonak bezala. Dena gizakiaren errua da, uste dugu animaliak objektuak direla baina gezurra da.

Tratu txarrak ematen dute, esaterako, txikiak direnean bahitzen dituzte, gero saltzen dituzte zirkuetara, azkenean entrenamendu krudelak egiten dituzte, adibidez, elefantea jaramonik ez ba du egiten, orduan belaunetan jotzen diete.

Beste animaliak bezala ez dira, hau da, aire zabalean besteak bezala ez dira bizi, baizik eta kaioletan, bidegakeria da. Hasi behar gara zerbait egiten edo umeek ikasiko dute animaliak objektuak direla edo bakarrik entretenitzeko balio dutela, denok dakigu ez dela horrela.

Agian animalien ikuskizunik gabe ikusle gutxiago joango dira, egia esanez oso entretenigarria da, baina ez gara konturatzen animaliak izaten jarraitzen dutela, bakarrik entretenitzeko ezin dugu txarto tratatu, horregatik, entretenitu behar gara beste gauzekin.

Laburtuz, animaliak dira ,ezin dira horrela tratatu, dena dirua lortzeko da, horrela ezin gara bizi, beraz hitz gutxitan esanda, hau gelditu behar da. Semeek ezin dute hau ikasi.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina